Beldurra eta adrenalina, biak batera

Deskribapena

Bi bideo-pasarte ikusi ondoren, arriskuari eta adrenalinari buruz zer sentitzen duten galdetuko zaie ikasleei, eurek istripuen protagonista izan daitezkeen egoerak identifikatuko dira eta horien kausa nagusien gaineko hausnarketa egingo da.

Helburuak

  • Gidari gazteek arriskua nola sentitzen duten jakitea.
  • Gidari gazteen arrisku-jarrerak aztertzea eta istripuen arrazoiekin nola lotzen diren jakitea.
  • Ibilgailu bat gidatzean eta ibilgailu pribatu batean bidaiatzean arrisku-egoerak saihesteak duen garrantzia baloratzea.
  • Segurtasun pertsonala hobetzen duten jarrerak hartzeko ditugun aukerak aztertzea, bai gidari moduan, bai ibilgailu pribatu bateko bidaiari gisara.

Edukiak

  • Arrisku-egoerak eta -jarrerak identifikatzea.
  • Gidarien jarrerak ezagutzea.
  • Alkoholaren eta gazteen istripuen artean dagoen harremana ezagutzeko asmoa.
  • Adrenalinak sortzen dituen eraginak bereiztea:errealitatea eta fikzioa.
  • Alkohola eta adrenalina trafiko-istripuetako eragile direla onartzea.
  • Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDa ikustea.
  • Testuaren eta irudiaren azterketarekin loturiko informazioa bilatzea.
  • Taldeko lanean parte hartzea, lan-arauak errespetatuz (batez ere hitz egiteko txanda).
  • Lanean parte hartzen duen jendearen iritziak baloratzea.
  • Norberaren erabakiekin loturiko erantzukizuna onartzea.
  • Gidari eta bidaiari moduan, mugikortasun-eskubidea erabiltzeko jokabide arduratsuak izatea.

Metodologia

  • Taldeak Gazteak eta gidatzea: eskubidea eta erantzukizuna DVDaren pasarteak ikusiko ditu.
  • Jarraian ikasle guztiak gaiaren inguruan gogoeta egitera bultzatuko dira galdera ezberdinen bidez:
    Egin al dizuete inoiz alkoholemia-kontrolik? Zer sentitu zenuten? Zergatik? Urduri al zeundeten emaitzaren zain?
    Bazenekiten gidariak edan ote zuen? Zergatik igo zineten autora?
    Uste duzue mota horretako kontrolak garrantzitsuak direla? Zergatik?
    Alkohol kontsumoak gidatzerakoan eragiten dituen ondorioetatik zein ezagutzen duzue?
  • Txandakako gidariaren figuraren inguruan gogoeta egiteko eta parrandarako orduan horrek izan ditzakeen alde on eta txarretan pentsatzeko proposatuko diegu ikasleei. Ondoren, parrandan doazenean txandakako gidariaren sistema erabiliko dutenek eskua altxatzeko eskatuko dugu, eta zergatik egingo duten galdetuko diegu.
  • Irakasleak “adrenalina” hitza definitzeko eskatuko dio taldeari, eta ikasleek adrenalinaren gustua sentiarazi dieten egoera pertsonal eta bizipenetan pentsatu beharko dute ondoren klaseari azaltzeko. Jolas-parkeetan eta antzekoetan izandako esperientziez hitz egitera bultza daitezke.
  • Gogoetak egin ondoren jarduerak irekiko dute. Bertan arrisku-faktoreen zerrenda bat dago, eta ikasleek handienetik txikienera ordenatu beharko dituzte lehenengo (1etik 9ra), eta ondoren izan dezaketen ondorioarekin lotu beharko dituzte.
  • Jarduera ongi egiten badute, zorion-ohar bat agertuko zaie. Lehenengo saiakeran lortzen ez badute, nahi haina aldiz errepikatu ahal izango dute.

Informazio
osagarria

Trafiko-istripuak dira gazteen heriotza-eragile nagusia.
Hildako gazteen %47k baino gehiagok positibo eman zuten alkoholemia-kontroletan.

“40 urtetik beherako gizon-emakumeen heriotza-eragile nagusiak dira trafiko-istripuak, eta uste da heriotza horien erdia edo gehiago alkoholarekin loturik dagoela”.

National Highway Traffic Safety Administration (NHTSA).

2005eko ekainaren 1ean, Bide Segurtasunerako Batzordeak aho batez onartu zuen ez-legezko proposamen bat. Proposamen horren bidez, Diputatuen Kongresuak zera eskatzen zion Gobernuari:

“Bide-heziketari buruzko kanpainen alde egiteko eta parte-hartzea eta txandakako gidariaren irudia sustatzeko. Horretarako, gazteen artean eta gidatu aurretik alkohola edaten duten pertsonengan jarrera arduratsua sustatu behar da. Alkohol-kontsumoak eta gidatzeak sortzen dituen ondorio tragikoak amaiarazteko eta gaueko trafiko seguruagoa bermatzeko modu egokienetako bat txandakako gidariaren irudia dela adierazi zuen Diputatuen Kongresuak (batez ere hirietatik kanpo, ez baitago gaueko trafiko-beharrak asetzen dituen garraio-sare publikorik)”.

Diputatuen Kongresuko Aldizkaria, D seriea, 223. zk., 2005eko ekainaren 16koa.

Estatistikek diotenez, alkohola edatearen ondorio argienetako bat, batez ere gauean, gazteen trafiko-istripuak areagotzea da. Hori dela eta, komeni da txandakako gidariaren ideiaren alde egitea eta jarrera arduratsua sustatzea, alkohola edateko asmoa duten pertsonek gidatu ez dezaten. Ibilgailua hartzea beharrezkoa bada, baten batek ez du alkoholik edan behar eta gidatzeaz arduratu behar du, ezbeharrak gertatzeko probabilitateak areagotzen dituen faktore hori saihesteko.

Gehiegizko abiadurak ere heriotza ugari sortzen ditu. Abiadura gutxitzeko eta radar bidez kontrolatzeko neurriak hartzen ari dira administrazioak. Gidariak kontzientziatu egin behar dira, eta istripu-kopurua gutxitzeko lan egin.

Sagua arrastatu eta 1etik 9ra ordenan jarri arrisku-faktoreak arriskugarritasunaren arabera

Sagua arrastatu eta erlazionatu arrisku-faktoreak izan ditzaketen ondorioekin

    1 Alkohola edatea
    2 Abiadura handia
    3 Segurtasun-uhala jantzita ez izatea
    4 Zuhurtziagabeko aurreratzea
    5 Sentsazio bila ibiltzea
    6 Taldearen presioa
    7 Pneumatiko higatuak
    8 Nekea
    9 Zirkulazioko puntako orduak
Egiaztatu
    1 Alkohola edatea
    Distrazio handiagoa.
    Segurtasun-tarte txikiagoa.
    Estres eta urduritasun handiagoa.
    2 Abiadura handia
    Nire kontzentrazio-maila murrizten du eta distrazio gehiago dut.
    Ikusmen lausoa eta entzumen-sentikortasun txikiagoa.
    Ezusteko soinuen aurrean erreakzio zakarrak sortzen dira.
    Istripua izateko arrisku handiagoa.
    3 Segurtasun-uhala jantzita ez izatea
    Lesio larriagoak.
    Ibilgailutik egotzita irtetea.
    4 Zuhurtziagabeko aurreratzea
    Erreakzionatzeko behar den tartea areagotzen da.
    Balaztatzeko behar den tartea handitzen da.
    Istripua izateko arrisku handiagoa.
    5 Sentsazio bila ibiltzea
    Erreakzionatzeko eta kontzentratzeko gaitasuna murrizten du eta ikus-eremua murrizten da (tunel efektua).
    Mugimenduen zehaztasuna eta koordinazioa galtzen dira.
    Segurtasun faltsua sortzen du, arriskua ez da ongi baloratzen.
    Istripua izateko arrisku handiagoa.
    6 Taldearen presioa
    Ez dago ikusgaitasunik kontrako erreian.
    Kontrako erreian sartzea.
    Mugimendu eta erreakzio zakarrak.
    Istripua izateko arrisku handiagoa.
    7 Pneumatiko higatuak
    Gurpila zulatu eta errepidetik irtetea.
    Istripua izateko arrisku handiagoa.
    8 Nekea
    Gehiegizko abiadura.
    Segurtasunik eta kontrolik eza.
    Istripua izateko arrisku handiagoa.
    9 Zirkulazioko puntako orduak
    Arriskuaren pertzepzio txikiagoa.
    Kontrol-sentsazio faltsua.
    Gehiegizko abiadura.
    Istripua izateko arrisku handiagoa.
Egiaztatu
Gazteak eta gidatzeari buruz Aviso legal